Blogia

Erratz Hegalaria

Ez da denborarik igaro

Goizean goiz iratzargailua pi, pi, pi..... joka hasi da. Gaur zurekin amestu dut. Ze kuriosoa ez zinen aldatu pixka bat argalago zeuden. Noraezean zenbiltzan, nik urrundik ikusten nizun geldi, izozturik, hildako bat bazina bezala. Jeiki naizenean ez dut ohetik altxatu nahi izan, dagoeneko ez dut indarrik lanera joateko... agian gaixo nagoela esateko deituko dut, horrela berriz ere nire lo goxoan murgilduko naiz, eta agian zuregana abiatuko naiz berriro.... Baina ezin dut, ausarta izan behar naiz, aurrera begiratu... Hori pentsatzen nenbilela garbitu dut nire aurpegia, kafe beroa prestatu eta albisteak ikusi ahala gosaldu dut. Gaur ere atentatua izan da, Yakartan albistegiko emakumeak hildakoak zenbatzen zituen bitartean hartu dut kafea, eta lar ohituta gaudela albiste hauekin konturatu naiz. Metroko ahoan barrena sartu eta hango erritmo azkarrean mugitzen hasi naiz, makina baten moduan, izkina batean gitarra bat entzuten da baina inork ez dauka astirik tipoaren aurpegia begiratzeko ere. Doinuak trenaren zaratarekin nahasten dira jada, korrika bajatzen ditut eskailera mekanikoak, zertarako alegia? dena den ez naiz iritsiko orduz. Jendez gainezka dago dena, baina eserleku bat aurkitu ahal izan dut asko begiratu ondoren. Poltsatik liburua atera eta irakurtzen hasi naiz "Nada" horriak pasa ahala jendea trenetik jeisten ikusi dut, azkenerako bi baino ez ginen gelditzen, hile txuriko gizon hura eta ni.
Lanera iritsi eta egunonik ez... gaur ez da egun ona izango pentsatu dut, eta nire ordenagailu aurrean eseri naiz norbaitek zerbait esateko itxoiten, baina inork ez du ezer esan, agian hobe horrela...
Orduan, bai aspertuta nengoela, nire ametsarekin gogoratu eta zure izena tekleatu dute nire atzamarrek nahigabe, inkontzienteki eta han zeuden zu! Berdin ez zen denborarik igaro gure artean, orduan bai, orduan gure muxuak gogoratu nituen, txokolatezkoak: biguinak, humelak, eztiak... Elkarrekin igarotako egunetako taupada bortitzak sentitu nituen nire bihotzean eta aurpegian irri goxo bat (agian eguneko barretxo bakarra), zure gorputza nire besoetan berriz sentitzea gustatuko litzaidake, elkarri begira, denbora kongelatuz...

JEJEJEJE

LA VERDAD ES QUE NO TENGO NADA QUE DECIR, EN ESTOS MOMENTOS, ES LO QUE OCURRE SIEMPRE QUE TIENES QUE ESCRIBIR ALGO QUE SALGA DE TI. LA INSPIRACIÓN SE VA.

BUENAS!!!!!

HOLA ME LLAMO LOREA Y SOY DE GERNIKA, ESTUDIO COMUNICACIÓN AUDIOVISUAL, AUNQUE POR POCO TIEMPO PORQUE TERMINO ESTE AÑO. ESTE ES MI NUEVO BLOG, ESPERO QUE OS GUSTE.
LOREA.